Monday, January 22, 2007

Eskoletan uniformea bai ala ez?


Gaur goizean, gozaltzen nengoela, irratia piztu eta oso interesgarria iruditu zaidan eztabaida bat entzuten gelditu naiz.

Badirudi, Balmasedako institutuan ikasle batekin gertatutako gorabeherek, eztabaida berri bat piztu dutela: zentruetan uniformea bai ala ez?


Uniformearen alde daudenek pisuzko bi arrazoi ematen dituzte eta, nire ustez, oso koherenteak: alde batetik, askoz ere merkeagoa dela gurasoentzat eta, beste alde batetik, eskolan janzkerak markatzen dituzten ezberdintasun sozialak bukatuko liratekelako.


Kontra daudenei, ordea, zapalketa bat iruditzen zaie norbaitek nola jantzi behar diren esatea.


Niri pertsonalki, Balmasedako institutuak egin duena ondo iruditzen zait: uniformerik ez behartu, baina oinarrizko arau batzuk jartzea. Zein da zuen iritzia?


Thursday, January 18, 2007

Ikas Komunitateak



Beno, behin aurkezpena egin ondoren, banoa arira. Landu nahiko nukeen lehenengo puntua, klasean emandako zerbait da dakizuen bezala.
Izan ere, gai honen inguruan Helduen Alfabetakuntzako ikasgaian lan bat egiteko eta aurkezteko aukera izan genuen.
Beharbada, ez duzue klasean aipatutako guztia gogoratuko eta horregatik hementxe uzten dizuet informazio pixkatxo bat Ikas Komunitateen inguruan, bereziki, Mungiako Institutoak egin duen lanaz. Niri pertsonalki, orain arte karreran ikasitako proiekturik erakargarrienetako bat iruditzen zait eta etorkizunerako oso baliagarria gerta dakigukela uste dut gizarte hezitzaile bezala. Zuek zer uste duzue?

Friday, November 10, 2006

Oraindik ez dut hau oso ondo kontrolatzen, baina banabil pixkanaka ikasten. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi nizkizueke hemen sartzeagatik. Posible den einean, gauzak publikatzen joango naiz eta, hauei buruzko komentarioren bat izanez gero, ongietorriak izango dira. Laster arte!